geokronologia

1. Geol.

Gertaera geologikoen (metamorfismoa, plutonismoa, eta abar) eta material geologikoen (arroka, minerala, fosila, eta abar) adina zehaztea helburu duen geologiaren atala.

Datazio absolutu erradiogenikoaren funtsezko isotopoak
Datazio absolutu erradiogenikoaren funtsezko isotopoak

1. Geol.
Gertaera geologikoen (metamorfismoa, plutonismoa, eta abar) eta material geologikoen (arroka, minerala, fosila, eta abar) adina zehaztea helburu duen geologiaren atala.

Geokronologia Edit

Egilea: Jose Francisco Santos

GEOKRONOLOGIA

Geokronologia garatzen hasi zenean, Lurraren historia geologikoa datatzera mugatzen zen, Lur planeta eratu zenetik gizakiek erregistro idatzia garatu zuten arteko historia geologikoa datatzera, alegia. Ordutik aurrera, arkeologia-eremuan sartu zen. Gaur egun, askoz zabalagoa da geokronologiaren erabilera; izan ere, eguzki-sistemako hainbat gorputz eta meteorito zein gaur egungo materialak (hezurrak, zuhaitzak, maskorrak eta abar) datatu daitezke.

Unitate geokronologikoak denbora-tarteak dira, baina, Nazioarteko Unitate Sistemaren arabera, unitate estandarra ez da segundoa, urtea baizik, eta bi ikur hauek erabil daitezke: “a” (annun) eta “u” (urte). Gainera, ikur horiek zenbait aurrizki izan ditzakete, adibidez, 1 ka (1.000 urte), 1 Ma (1 milioi urte, hau da, 106 urte) eta 1 Ga (109 urte).

"a" erabiltzen da adin absolutua aipatzeko eta, oro har, “duela X urte” esanahiarekin; adibidez, Lurraren adina 4.550 Ma (4,55 Ga) inguru da. Aldiz, “u” eskuarki erabiltzen da gertaera baten iraupena adierazteko, adibidez, Euskokantauriar arroan, gutxi gorabehera, 100 Ma-tik 70 Ma-ra izan zen bolkanismoa, horrek esan nahi du 30 mu iraun zuela.

Geologiaren hasieran Lurraren denbora-banaketa egin zuten, modu erlatiboan, taula batean, baina, gaur egun, gertaera geologiko asko modu absolutuan datatu dituzte geokronologiaren bitartez. Eskala geokronologikoaren denbora-tarteak sei unitatetan banatu izan dira, handienetik txikienera: eona, era, periodoa, epoka, aroa eta krona ( eskala kronoestratigrafiko ).

Geokronologian datazioa erlatiboa zein absolutua izan daiteke.

Datazio absolutu erradiogenikoaren funtsezko isotopoak

grafikoak1