fosil gida

1. Paleont.
sin. fosil indize

Geruzen arteko korrelazio estratigrafikoa egiteko erabiltzen den fosil bereizgarria. Fosil gida modura erabiltzen diren fosilek honako baldintzak bete behar dituzte: a) banaketa geografiko zabala, ahal dela kontinente batekoa baino gehiagotakoa izatea; b) espeziazio- eta suntsipen-tasa altuak, hots, denbora-banaketa estua; c) erraz identifikatzen diren ezaugarri morfologikoak; d) erraz fosiltzen diren zati gogorrak, eta e) sedimentazio-inguruneekiko, hots, faziesekiko independenteak izatea.