foraminifero
- 1. Mikrob.
Zenbait protozooren izen arrunta. Gorputza karezko maskor batez estalia dute, eta irekiguneetatik luzakin finak (pseudopodoak) irteten dira. Gehienak itsastarrak dira; hildakoen maskorrak hondoan sedimentatzen dira, eta kareharri sedimentarioen osagai bilakatzen dira. Foraminiferida ordena osatzen dute.