coesita
- 1. Miner.
Kuartzoari presio altuak (2-3 gigapascal) eta tenperatuta nahiko altuak (700 °C) ezarrita sortzen den silizio dioxidoaren (SiO2) polimorfoa. Arroketan coesita agertzeak adierazten du meteorito baten inpaktua gertatu dela edo bonba atomikoaren leherketa bat gertatu dela. Arroka metamorfikoetan, mineral hau presio altuko metamorfismo baten adierazgarri gisa erabiltzen da.