briozoo

1. Zool.

Bryozoa filumeko ornogabea. Berezko ezaugarriak hauek dira: hazkuntza koloniala, karezko eskeletoa edo, gutxiagotan, kitinazko mintzezkoa, eta U eiteko elikadura-kanala. Itsastarrak dira. Koloniak milaka indibiduoz osatuak dira eta goroldio-itxura dute. Kolonietako zooide bakoitzak garro ziliodunezko koroa bat eta ongi bereizitako aho eta uzkia ditu. Goi Kanbriarrean zalantzazkoak badira ere, Ordoviziarretik gaurdaino ezagutzen dira. Briozooen artean ez da agertu Entoprocta subfilumeko fosilik, ez baitute alde gogorrik.