belemnite
- 1. Paleont.
- sin. belemnoideo
Zefalopodo itsastarren taldeko izaki fosila, txipiroiekin lotura estua duena. Hiru atalez osatutako barne-maskorra zuten, baina fosiletan lehen atala eta, zenbait kasutan, bigarrenaren atalen bat soilik kontserbatu dira. Karboniferotik Kretazeora arte bizi izan ziren, baina ugariak izan ziren, batez ere Jurasikoan eta Kretazeoan.