autunita
- 1. Miner.
Ca(UO2)2(PO4)2·10−12H2O. Kaltzio eta uranio fosfato hidratatu horixka da. Beste mineral uraniodunen alterazioz sortzen da. Uranioaren meetako bat da. Sistema tetragonaletan kristaltzen da, eta kristal karratu tabular gisa ageri da askotan.