in situ gasifikazio

1. Teknol.
sin. lurpeko gasifikazio

Harrikatza lurpeko hobian bertan gasifikatzea. Harrikatza erauztea ekonomikoki errentagarri ez den hobiak (sakonera handiegian daudelako edo harrikatz gutxi dutelako) ustiatzeko bidea da. Putzu batetik oxigenoa eta ur-lurruna presio handian injektatzen dira harrikatza erretzeko, eta gertu egindako beste putzu batetik gasak erauzten dira. Berotze-ahalmen txikiko gasa lortzen da; ondoren metano edukia handitzeko tratatu egiten da, gas naturalaren antzeko ezaugarriak izan ditzan.