Gaia hipotesi
- 1. Ekol./Geol.
James Lovelock kimikariak eta Lynn Margulis biologoak 1972an proposatutako hipotesia. Hipotesi horren arabera, biotak Lurreko klima modulatu (eta kontrolatu, apika) egin du denbora geologikoan. Atmosferako karbono dioxidoaren eta jatorri organikoko beste substantzia batzuen kontzentrazioa erregulatuz, Lurraren tenperatura eta prezipitazio-kantitatea neurri egokian iraunarazi ditu biotak. Lovelocken arabera Lurra izaki biziduna da, autorregulazio-prozesu baten bidez biziari euts diezaiokeen klima global egokia atxikitzen duena.