bero-kutsadura

1. Ekol.
sin. bero-poluzio, poluzio termiko, kutsadura termiko

Ingurunean natura-jatorrikoa ez den bero-energia askatzeak sortzen duen poluzio-mota. Energia ekoizten edo kontsumitzen den prozesu askotan (zentral termikoetan, zentral nuklearretan, ibilgailuetan eta abarretan) sortutako hondar-beroa, berreskuratzen ez denean, ingurunera botatzen da, dela airera dela uretara. Gehienetan, errekuntza-gasak, ur-lurruna edo ur beroa izaten dira hondar-bero horren eramaileak. Bero-poluzioak habitataren tenperatura-kondizioak aldaraz ditzake, inguruneak eragin hori xurgatzeko duen ahalmenaren arabera.