solutu
- 1. Kim.
- Disoluzio batean, disolbatzen den substantzia.
Solutua Edit
Egilea: Nestor Etxebarria
Disoluzio batek izaeraren edo jatorriaren araberako solutuak izan ditzake, hala nola solutu polarrak, ionizagarriak eta gasak. Solutuak disolbatzaile batean disolbatzeko duen abiadura aldatu egiten da inguruneko baldintzen arabera: tenperatura, presioa, solidoaren partikula-tamaina eta abar.
Edonola ere, solutuaren kantitate jakin bat disolbatu ondoren, ezinezkoa da disoluzio-prozesuarekin jarraitzea, hots, ezin daiteke solutu gehiago disolbatu. Disoluzioan dagoen solutu-kontzentrazio maximo horri asetasun-kontzentrazio deritzo, eta disoluzioari, asea. Kasu batzuetan, tenperatura igotzen badugu, solutu gehiago disolbatzea lor daiteke; halakoei disoluzio gainase deritze.
Disoluzioak disolbatzaile puruarekin alderatuz dituen propietate fisikoak aldatu egiten dira disolbatua duen solutuaren izaeraren eta kontzentrazioaren arabera. Propietate horien artean, lurrun-presioa eta irakite- eta izozte-tenperatura ditugu.