nekazaritza biologiko

1. Nekaz.
sin. nekazaritza ekologiko

Sintesiz lortutako produktu kimikorik erabiltzen ez duen nekazaritzako ekoizpen-sistema. Adiera zabalagoan, elikagaiak eta beste baliabide batzuak ekoizteko sistema alternatiboa da. Nekazaritza ekologikoak, ohiko nekazaritzak bezala, merkatuan balioa duten produktuak ekoizten ditu, baina horretarako erabiltzen dituen teknika eta bitartekoek sistemaren iraupena bermatzen dute, hau da, arlo horretan jasangarritasunaren filosofiarekin bat egiten du. Nekazaritza ekologikoa terminoaren barnean abeltzaintza ekologikoa ere ulertu ohi da.