nitrogenoaren finkapen

1. Mikrob.

Zenbait bakteriok atmosferako nitrogeno askea asimilatzen duten eta, finean, nitrogeno-konposatu (amoniako, nitrito eta, bereziki, nitrato) bihurtzen duten prozesua. Lekadunen sustrai-noduluetako Rhizobium bakterio sinbiotikoak, Azotobacter eta Clostridium bakterio askeak eta alga urdin batzuk (Anabaena kasu) dira mikroorganismo nitrogeno-finkatzaileak. Nitrogenoa finkatzeko bestelako prozesuak ere badira, batzuk naturalak (atmosferako deskarga elektrikoen eta izpi ultramoreen bidezkoak) eta besteak artifizialak (industrian zenbait konposatu sintetizatzeko erabiltzen diren metodoak; edo nitrogeno-oxidoak sortzen diren ibilgailuen motorreko errekuntza-prozesuak).