nitrogenoaren ziklo

1. Ekol.

Nitrogenoak naturan aske edo konbinaturik parte hartzen duen prozesuez osatutako zirkulazio-bide itxia. Airearen, lurzoruaren eta organismo bizidunen artean gertatzen da, eta prozesu nagusiak finkapena (zenbait mikroorganismok atmosferako nitrogeno askea nitrogeno-konposatu, bereziki, nitrato, bihurtzea), bizidunek asimilatzea, amonifikazioa (hondakin organikoak lurrean amoniako bihurtzea), nitrifikazioa (lurreko amoniakoa nitrito eta nitrato bihurtzea) eta desnitrifikazioa (lurreko eta uretako nitratoak nitrogeno aske bihurtzea) dira.