GNL
- 1. Teknol.
- sin. gas natural likidotu
Ontzi isolatzaile berezietan −160 °C azpitik likidoturik gordetzen den gas naturala, jatorrizko bolumena baino 630 aldiz gutxiago betetzen duena. Gas naturala itsasontziratze-tokian likidotzen da, itsasontzi berezietan (metano-itsasontzietan) garraiatzen da eta lehorreratzen den tokian gas bihurtzen da berriro (birgasifikazio-instalazioan). Bolumena askoz txikiagoa denez, biltegiratze eta garraioaren kostuak merkatu egiten dira. Berotze-ahalmena 20,5 MJ/kg ingurukoa da.