ingurumen-eraginaren adierazpen

1. Ekol.
sin. ingurumen-inpaktuaren adierazpen, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpen

Ingurumen-gaietan esku duen erakunde edo aginteak proiektu baten (zentral nuklear, presa, parke eoliko eta abarren) ingurumen-inpaktuari buruz ematen duen aldeko edo kontrako ebazpena. Kontrako adierazpenak proiektua ez gauzatzeko gomendio edo agindua dakar berekin. Aldekoa denean, proiektuak gauzatzekotan ingurumenari dagokionez bete behar dituen baldintzak zehaztu behar ditu. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren azken urratsa da eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren ondoren egiten da.