klorofenol

1. Kim.

Fenolaren eraztunaren hidrogeno-atomo bat edo batzuk kloroz ordezkatuak dituen konposatua. Toxikoak dira. Klorofenolak eta haien deribatuak hainbat organismoren kontra erabiltzen dira (pestizidak, bakterizidak, fungizidak eta abar ekoizteko). Uretan fenolak badira, ura kloroz tratatzen denean klorofenolak eratzen dira, eta oso zapore txarra ematen diote urari. Klorofenolen sintesian (bereziki, herbiziden konposatuak egiteko erabiltzen den 2,4,5-triklorofenola) dioxinak eratu daitezke (Seveso, 1976).