zetazeo
- 1. Zool.
Euterioen infraklaseko zenbait ugaztunez esaten da. Urtarrak dira, eta igerian egiteko adaptatutako gorputz fusiformea dute. Aurreko gorputz-adarrak hegats bilakatuak dituzte, ez dute atzeko gorputz-adarrik eta isats-hegats horizontala dute. Baleak, kaxaloteak, zereak eta abar biltzen dituen Cetacea ordena osatzen dute.