2. Mar.

Marrazkilariek zirkulu-arkuak ez diren kurbak egiteko erabiltzen duten tresna. Kurba tresnaren ertzari jarraituz marrazten da.

3. Teknol.

Galdaketarako moldeak egiteko erabiltzen den pieza. Moldeak, metal urtuz betetzen denean, lortu nahi den piezaren forma ematen dio metalari. Kanpaiak, estatuak eta arte-objektuen moldeak egiteko, argizarizko ereduak erabili ohi dira. Gainerakoetan, igeltsua, zura eta metala erabili ohi dira.