compteur

1. Teknol.

Magnitude edo efektu mekanikoren bat neurtu, kontatu eta erregistratzeko aparatua. Adibidez, ibilgailuetan kilometro-kontagailuak erabiltzen dira; etxebizitzetan, gasaren, uraren eta energia elektrikoaren kontsumoak neurtzen eta erregistratzen dituzten kontagailuak erabiltzen dira; eta erradiazio naturala edo artifiziala neurtzeko, partikula-kontagailuak erabiltzen dira, hala nola Geiger-Müller kontagailua.