multiprogramazio

1. Inform.
sin. multiataza

Ordenagailuak funtzionatzeko modua, baliabide berberak edo desberdinak darabiltzaten ataza bi edo gehiago aldi berean egikaritzeko aukera ematen duena. Baliabideak banatzeaz arduratzen den sistema eragilearen kontrolpean, ataza bakoitzari denbora-tarte bat esleitzen zaio. Horrie esker, zenbait lan alegiazko aldiberekotasunez egikaritzen dira, eta erabiltzaileari ataza guztiak aldi berean egiten direla iruditzen zaio.