mikroplastiko

1. Ingur./Itsas.

1 eta 5 mm bitarteko plastikozko partikulak, uretan disolbagarriak ez direnak. Mikroplastikoak bi multzotan sailkatzen dira. Alde batetik, gizakiak hainbat produktutarako berariaz sortutakoak daude; adibidez, kosmetika-produktuetarako, pixoihaletarako eta abarretarako eginak. Bestetik, plastikozko produktu handiagoen degradazioaren ondorioz sortzen diren elementuak daude, gehienbat zakarretik eratorriak direnak. Gaur egun itsasora gero mikroplastiko gehiago iristen ari da. Itsasoko organismo askok oharkabean irensten dituzte mikroplastiko horiek, eta horrek izan ditzakeen ondorioak ikertzen dihardute. Arrisku nagusia kate trofikoan sartzea litzateke.