kardiomiozito
- 1. Anat.
Miokardioa osatzen duten zeluletako bakoitza. Muskulu eskeletikoko zelulek ez bezala, kardiomiozito gehienek nukleo bat baino ez dute (gehienez ere, lau izan ditzakete). Kardiomiozitoek mitokondria-dentsitate handia dute, eta, horri esker, adenosina trifosfatoa (ATP) azkar sortzen da, eta horrek nekearen kontrako erresistentzia handia ematen die.