grabitazio-uhin

1. Fis.
sin. uhin grabitazional

Erlatibitate orokorraren teoriako kontzeptua, espazio-denboraren kurbaduraren fluktuazioaren ondorioz hedatzen den uhina dena. Denbora luzean egiaztatu gabeko fenomenoa izan da; izan ere, grabitazioaren ahultasuna oztopo handia da grabitazio-uhinen intentsitatea Lurretik neurtzeko. Lehenik, zeharkako ebidentzia batzuk lortu ziren, izar bitar batzuen behaketetan. Azkenik, LIGO interferometroari esker, zuzenean detektatu ziren 2015eko irailaren 14an. Bi zulo beltz elkartzean sortutako grabitazio-uhinak dira, hain justu, interferometroak detektatutakoak.