fosfano

1. Kim.
sin. fosfamina, fosfina

Hidrogeno fosfuroa (PH3). Gas kolorge, pozoitsu, sukoi eta usain txarrekoa da, airea ukituz gero berehala erretzen dena. Arnastean toxikoa da, eta oso narritatzailea. Erreakzio organikoetan eta kondentsazio-katalizatzaile moduan erabiltzen da.

Fosforo tribalentez asetako hidruroei ere fosfano deritze. PnHn+2 formula orokorra dute. Esaterako, H2P-PH2 konposatua difosfanoa da, HP(PH2)2  trifosfanoa, eta abar.

IUPAC erakundeak fosfano terminoa hobetsi du.