2. Fis.

Bektore bat (abiadura, indarra...) bere oinarrizko osagaien bidez adierazi. n dimentsioko espazio batean, n oinarrizko osagai daude, elkarrekiko linealki independenteak direnak. Esaterako, 2 dimentsioko espazio euklidear batean, bektore baten oinarrizko osagaiak x eta y ardatzetako bektore ortogonalak dira.

3. Mat.

Adierazpen matematiko bat (zenbaki, polinomio, multzo...) osagai bakunagoen bidez ematea. Adibideak: zenbaki oso positibo bat zenbaki lehenen biderkadura gisa; bektore bat osagai ortogonalen batura gisa; polinomio bat maila txikiagoko polinomioen biderkadura gisa...