bitriolo-olio

1. Kim.
sin. azido sulfuriko, bitriolo

H2SO4 formulako azido sendo, toxiko eta oso korrosiboa. Likido argi, kolorge, usaingabe eta koipetsua da, urarekin nahas daiteke eta metal gehienak disolbatzen ditu. Oinarrizko produktua da industrian, produktu kimikoak (azido eta produktu organiko asko), ongarriak eta lehergaiak fabrikatzeko eta petrolioaren fintzean erabiltzen da.

Bitriolo eta bitriolo-olio izendapen zaharkituak dira, eta ez dira gaur egungo nomenklaturan eerabiltzen.