Booleren aljebra

1. Mat.

Gutxienez bi elementu dituen multzo finitu batez, bi eragiketa bitarrez eta eragiketa bakun batez osatutako egitura matematikoa, non eragiketa bitarrek propietate hauek betetzen dituzten: trukatze-legea, bata bestearekiko banatze-legea, eragiketa bakoitzeko elementu neutro bana dago eta multzoko elementu bakoitzak simetrikoa du eragiketa bakoitzarekiko. Adibideak: multzo baten parteen multzoa, bilketarekin eta ebaketarekin eta multzoen osagarriekin; proposizio-kalkulua, "eta" eta "edo" eta ¬ "ez" eragiketekin; zirkuitu digitaletan, multzoak bi balio baino ez ditu: egiazkoa edo 1, eta faltsua edo 0; eta hiru eragiketa hauek: batuketa logikoa (or), biderketa logikoa (and) eta ezeztapena (not).