transfusion

1. Med.
sin. blood transfusion, transfusion of blood

Odola edo haren osagaietako bat edo batzuk odolbideetan (zainetan) sarraraztea.

Odol-emaile bat odola ematen
Odol-emaile bat odola ematen

1. Med.
Odola edo haren osagaietako bat edo batzuk odolbideetan (zainetan) sarraraztea.

Odol-transfusioa Edit

Egilea: Xabier Huizi

ODOL-TRANSFUSIOA

Odol-transfusioa egiten denean, odol osoaren edo odolaren osagaietako baten transfusioa egiten da. Odol osoaren transfusioa gutxitan egiten da, batez ere, autotransfusio kasuetan. Ohikoena odolaren osagaietako baten transfusioa egitea da, hemoderibatu batena, alegia. Horrela, hematien, plaketen nahiz plasmaren transfusioa egin ohi da. Hematien transfusioa odoleko oxigeno-garraioa areagotzeko egiten da, plaketen transfusioa, plaketa-maila handitzeko, eta, plasmaren transfusioa, berriz, koagulazio-faktoreak gehitzeko.

Ospitaleetan odol-transfusioa jasotzeko aukera izateko, aldez aurretik norbaitek odola eman behar du. Odol-emaileen elkarteak dira, herriz herri, odol-ateratzeak egiten dituztenak. Odola ematea borondatezko ekintza da. Behin odol-unitatea lortuta, hemoderibatuak lortzeko, odol osoaren zatikapena egin behar da. Zatikapen hori zentrifugazioen bidez egiten da. Lehen zentrifugazioan, globulu gorriak bereizten dira, eta hematien kontzentratua osatzen dute. Bigarren zentrifugazioan, plaketak bereizten dira, eta plaketen kontzentratua eratzen dute. Bereizi ez diren osagaiekin plasma lortzen da.

Odolaren zatikapenari esker, pertsona bakoitzari behar duen osagaia soilik eman dakioke eta odol-osagai bakoitza kontserbazio-kondizio egokienetan manten daiteke.

grafikoak1

Odol-emaile bat odola ematen

Bateragarritasuna

Transfusioa egin ahal izateko, emailearen eta hartzailearen odolek bateragarriak izan behar dute, ABO eta Rh odol-taldeei dagokienez. O motako odol-taldea dutenak emaile unibertsaltzat jotzen dira, A eta B motako antigenorik ez dutelako; AB motako odol-taldea dutenak hartzaile unibertsaltzat jotzen dira, A eta B motako antigorputzik ez dutelako. Bestalde, Rh- diren pertsonei ez zaie Rh+ den odol-transfusiorik egin behar, Anti Rh+ diren antigorputzak garatuko bailituzkete, eta bigarren aldi batean, Rh+ den odol-transfusio bat eginez gero, ondorio kaltegarriak jasango bailituzkete.

Nahiz eta ABO eta Rh bateragarriak izan, odol-transfusioa bateraezina izan daiteke, hematien mintzean bigarren mailako antigeno gehiago izanez gero, erreakzioa sor baitezakete. Hori dela eta, transfusioa egin aurretik, odolaren bateragarritasun-probak egin behar dira, hots, proba gurutzatuak egin behar dira.

Gerta daitezkeen ondorio kaltegarriak

Odol-transfusioak egitean, hainbat konplikazio edo ondorio kaltegarri gerta daitezke. Ondorio kaltegarri horiek zenbait ezaugarriren arabera sailka daitezke. Sailkapen bat zantzuak agertzeko igarotzen den denboraren arabera egiten da. Hala, berehalako ondorio kaltegarriak eta ondorio kaltegarri atzeratuak bereizten dira. Beste sailkapen bat immunitate-sistemak duen parte-hartzearen araberakoa da. Hala, ondorio kaltegarri immuneak eta ez-immuneak bereizten dira.

Ondorio kaltegarri gehienak berehalakoak izaten dira; are gehiago, lehen 5-10 minutuetan agertzen dira. Hori dela eta, komeni da transfusioa hasi eta lehen momentuetan odol-hartzailearekin egotea, hura behatzeko eta haren bizi-konstanteak hartzeko. Erizainaren ardura garrantzitsua da hori, bera baita odol-transfusioa egingo duena eta ondorio kaltegarriaren berri izango duen lehen osasun-profesionala.

Ondorio kaltegarria izateko arriskua taula honetan ikus daiteke.

Ondorio kaltegarria izateko arriskua

grafikoak2

Odol-transfusioaren alternatibak

Odol-transfusio homologoak (pertsona batetik bestera egiten denak) zenbait arrisku dituenez, alternatibak proposatu ohi dira, besteak beste, hauek:

  • Autotransfusioa, hau da, norberari aurrez kendutako odola erabiltzea. Programaturiko ebakuntzetan erabiltzen da: ebakuntza baino 5-6 aste lehenago 3-6 odol-unitate ateratzen zaizkio pertsonari, eta, ebakuntza egin ondoren, odol-unitate horiek isuraldatzen zaizkio.

  • Kirurgiaguneko hematien transfusioa, hots, kirurgia egitean pertsonak galdu duen odola bildu, garbitu eta pertsona horri berari berriro sartzea. Autotransfusio-mota gisa har daiteke.

  • Alternatiba farmakologikoak, adibidez, giza eritropoietina errekonbinantea (rhEpo) ematea. Botika horren bidez, globulu gorrien sintesia areagotzen da.