uhal trapezial

1. Teknol. Mek.
sin. uhal trapezoidal

V-formako sekzioa duen uhala; uhal-motarik erabiliena da. Kautxuzkoak izan ohi dira, eta barnealdean trakzioaren aurkako erresistentzia handitzeko materialak izaten dituzte. V-formako poleekin erabiltzen dira. V-formak sortzen duen falka-efektuaren ondorioz, uhal trapezoidalak indar handiagoa ezartzen du polean uhal lauak baino. Horregatik egokiak da bi poleen arteko distantzia txikia denean eta bi poleen diametroen arteko erlazioa handia denean.