ebaketa-abiadura

1. Teknol. Mek.

Makina-erreminta bateko erremintaren kanpoaldearen abiadura lineala edo, tornu batean mekanizatzen ari den piezan, erremintarekin kontaktuan dagoen diametrorik handieneko atalaren abiadura lineala; erremintaren eta piezaren arteko abiadura erlatiboa da, txirbila harrotzen den puntuan neurtua. Erremintaren, mekanizatu beharreko elementuaren materialaren eta makina-erremintaren ezaugarrien arabera aukeratzen da. Ebaketa-abiadura zenbat eta handiagoa izan, hainbat bizkorrago mekanizatzen da, baina erremintak lehenago higatzen dira.