Newtonen argiaren teoria

1. Fis.
sin. argiaren teoria korpuskular

Argia partikulaz edo korpuskuluz osaturik dagoela dioen teoria. I. Newton izan zen teoria honen defendatzaile nabarmenetako bat. Haren ustez, argiak korpuskuluz osatuta egon behar zuen, besteak beste, oztopoen ertzetan norabide zuzenean bidaiatzen zuelako. Teoria hau Huygensen (1690) uhin-teoriarekin kontrajarririk zegoen. Gaur egun, teoria kuantiko modernoak bi izaerak, partikularena eta uhinarena, aitortzen dizkio argiari.