Sagittarius A

1. Astron.

Sagittarius konstelazioan dagoen irrati-igorpen konplexua, Esne Bidearen erdigunetzat jotzen dena. Gaur egun uste denez, gure galaxiaren erdigunean (beste galaxia kiribil eta eliptiko askotan bezala) oso masa handiko zulo beltz bat dago; zulo beltz hori Sagittarius konstelazioko Sagittarius A egitura astronomiko konplexuaren Sagittarius A* (Sgr A*) izeneko irrati-iturri trinko eta distiratsuaren gunean dago. Lurretik harainoko distantzia 26.000 argi-urtekoa da, gutxi gorabehera, eta koordenatu hauek ditu sistema ekuatorialean: igoera zuzena 17h 46m, eta deklinazioa 28° 56' (J2000 epoka).