marea-taula
- 1. Ozean.
Eguneroko itsasaldien iragarpenen taula, hainbat erreferentzia-puntutarako itsasgoren eta itsasbeheren ordutegiekin eta altuerekin osatua. Eskuarki, urtekoak izaten dira, eta askotan, beste lekuetako iragarpenak kalkulatzeko itsasaldi-diferentzien eta konstanteen zerrendak ere izaten dituzte.