jack konektore

1. Elektron.

Ziri zilindriko bat duen konektore-mota, audio-aplikazioetan erabili ohi dena. Erabilienak 2,5 mm eta 3,5 mm-ko diametrokoak dira. Lehenak gailu eramangarrietan erabiltzen dira (esaterako, entzungailu txikiak konektatzeko); bigarrenak, audio profesionalean eta musika-instrumentu elektriko edo elektronikoetan. Konektorea mono edo estereoa izan daiteke (zirian eranztun bat edo bi dituen).