Hessen legea
- 1. Kim.
Erreakzio kimiko baten entalpia-aldaketa erreakzioaren urrats-kopuruaren mende ez dagoela dioen legea. Horren arabera, erreakzioa urrats bat baino gehiagotan gertatzen bada, urrats bakoitzaren entalpia-aldaketen batura izango da erreakzio osoaren entalpia-aldaketa.