RC denbora-konstante

1. Teknol. Elektr.
sin. RC konstante

RC zirkuitu batean, zirkuituaren erresistentziaren eta kapazitantziaren arteko biderkadura (τ = R × C). Segundotan neurtzen da (erresistentzia ohmetan eta kapazitantzia faradetan adieraziz gero). Zirkuituko kondentsadorea karga osoaren % 63,2ra kargatzeko edo karga-korrontea bere hasierako balioaren % 36,8ra murrizteko behar den denbora da.