ispilu-galvanometro

1. Teknol. Elektr.

Elementu mugikorrean ispilu txiki bat atxikia duen galvanometroa. Korrontearen intentsitatearen balioa eskala baten gainean mugitzen den orratz baten bidez adierazi beharrean, ohiko galvanometroetan gertatzen den moduan, ispiluan islatzen den argi izpi baten bidez adierazten da. Ispiluaren biratze-mugimendu ñimiñoak handitzearren erabiltzen da argi izpia. XIX. mendean asmatu zen, eta oso erabilia izan zen tresna zientifikoetan, hala nola sismometro eta telegrafoetan.