tupaido
- 1. Zool.
Primateen ordenako zenbait ugaztunez esaten da. Primateen eta intsektiboroen ezaugarriak dituzte; hori dela eta, hainbat autorek intsektiboroen ordenakotzat jotzen dituzte. Beste batzuek, azkenik, berariazko ordena bat sortu dute haientzat: Scandentia. Bere barnean tupaiak biltzen dituen Tupaiidae familia osatzen dute.