miliobatido
- 1. Zool.
Miliobatiformeen ordenako zenbait arrain kondriktiez esaten da. Nahikoa buru nabaria dute, eta begiak buruaren alboetan kokatuta daude. Isatsa luzea da, eta zenbait espezietan ezten pozoitsuak ditu. Bere barnean tramana hartzen duen Myliobatidae familia osatzen dute.