gobiesoziforme
- 1. Zool.
Osteiktieen klaseko zenbait arrainen izen arrunta. Uzki- eta bular-hegats bakarra dute, eta toraxean harrietara atxikitzeko balio duen bentosa bihurtua dute. Marearteko zonetan bizi dira. Bere barnean gobiesozidoen familia hartzen duen Gobiesociformes ordena osatzen dute.