errinobatiforme
- 1. Zool.
Kondriktieen klaseko zenbait arrainez esaten da. Ongi garatutako bizkar- eta isats-hegatsak eta isats sendoa dituzte. Obobibiparoak dira sarritan eta bere barnean kitarrarraina hartzen duen Rhinobatiformes ordena osatzen dute. Autore batzuek, dena dela, errinobatidoak Rajiformes ordenan biltzen dituzte, Rhinobatidae familian.