orbital antilotzaile

1. Kim.

Bi atomoren balentzia-orbitalen hibridazioz sortutako orbital molekularra, orbital lotzailearekiko ortogonala; jatorrizko orbital atomikoek baino energia gehiago du, hau da, haiek baino ezegonkorragoa da. Orbital honetan dagoen elektroia egoera kitzikatuan dago, eta atomoen arteko aldarapena eragiten du. Elektroiaren energia handitzen da nukleotik urrunago dagoen neurrian.