aldaratze-motor

1. Teknol. Elektr.

Korronte alterno monofasikoko motor kolektoreduna. Errotoreko harilak, kolektoreko eskuilen bidez, zirkuitulaburrean ixten dira; beraz, ez dira kanpotik elikatzen. Estatorean, korronte alterno monofasikoz elikatzen denean, eremu magnetiko alternoa sortzen da, baina ez birakaria. Errotoreko eskuilak ez daude estatoreko lerro neutroan, baizik eta lerro neutroarekin angelu bat osatzen dutela. Ondorioz, estatoreko eremu alternoak errotoreko harilean induzitzen den korronteak indar-momentu bat sortzen du, estatoreko eremu magnetiko induzitzaileak eta errotorekoak elkar aldarazten dutelako. Momentuaren noranzkoa eskuilak lerro neutrotik aldatu diren noranzkoaren aurkakoa izango da. Eta abiadura erraz alda daiteke eskuilen lerroaren eta lerro neutroaren arteko angelua aldatuz. Motor unibertsalak duen erabilera-eremu bertsua du, baina abiadura-kontrol errazagoa eta merkeagoa du.