willemita
- 1. Miner.
Zn2SiO4. Nesosilikato trigonala. Garrantzi gutxiko zink-mea da. Fluoreszentzia altua du (berdea) argi ultramorearen mende. Kolore ezberdinetakoa izan daiteke, eta zuntzezko masatan ageri da. Willemita, eskuarki, aurretik existitzen den esfalerita mearen alterazioz sortzen da, eta, gehienetan, kareharriekin erlazionatuta dago.