transtentsio

1. Geol.

Lurralde bateko deformazioa, norabide-mugimenduen eta konpresioaren osagaiak dituena. Oso eremu zabaletan izan dezake eragina, dibergentzia zeiharra duten ozeano-gandor edo riftetan adibidez. Beste eskala batean, guztiz planarrak ez diren norabide- edo urratze-failetan ere gerta daiteke. Lurralde transtentsionaletan, estentsio-egiturak (faila normalak, grabenak) eta norabide-egiturak (urratze-failak) elkarren ondoan ager daitezke.