transpresio

1. Geol.

Lurralde bateko deformazioa, norabide-mugimenduen eta konpresioaren osagaiak dituena. Oso eremu zabaletan izan dezake eragina, konbergentzia zeiharra duten plaken arteko mugetan adibidez. Beste eskala batean, guztiz planarrak ez diren norabide- edo urratze-failetan ere gerta daiteke. Transpresio-eremuetan konpresioz, norabide-mugimenduaren eraginez edota bien eraginez sortutako egitura tektonikoak ager daitezke.